Ia hiru astez egon dira jaietako atrakzioak Gernika parkean, Aste Santuaren hasieratik San Telmo jaiak amaitu diren arte. Haur, gaztetxo eta nerabe askoren bilguneak izan dira barrakak egun hauetan, eta behin santelmoak amaitzean Zumaia utzi eta festak izango dituzten beste herri batzuetara joan dira. Igande gauerdian bukatu ziren jaiak, eta atzo arratsalderako denak joanak ziren.
Ohi bezala, Gernika parkeko belardia egoera kaskarrean geratu da, eta lanak izango dituzte hori berreskuratzen.