Errenteriako Dantzari txiki egunean izan dira Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak

Juan Luis Romatet 2024ko mai. 3a, 08:39

Dantzari txiki eguna izan zuten asteazkenean, maiatzaren 1ean, Errenterian. Bertan izan ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleak.

Errenterian egin zuten herenegun Dantzari txiki eguna, eta bertara abiatu ziren Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako euskal dantzetako ikasleak. Ez zuten izan dantza egiteko eguraldirik aproposena, euria egin zuelako goiz osoan zehar. Hala ere, ondo pasatzeko aukera izan zuten dantzari txikiek.