Uztailean Zumaian egingo diren udaleku irekietan koordinatzaile bezala lan egiteko hautatuen behin behineko zerrenda iragarri zuen Zumaiako Udalak duela egun batzuk. Helegiteak aurkezteko epea ere zabaldu zuen kanpoan geratu zirenek errekurtsoak aurkez zitzaten. Epe hori bukatuta, hautatuen behin betiko zerrenda iragarri du. Era honetan amaitutzat eman du koordinatzaileen hautaketa prozesua.
Hemen ikus daiteke betiko zerrenda.