Donibane Lohizuneko hilketa matxista salatzera deitu dute

Maria Maya Manterola 2024ko mai. 6a, 12:30

Hilketa matxista bat salatzeko protestaren artxiboko irudia.

Saregile plazan bihar egingo den elkarretaratzean salatuko dute ostiralean gertatutako hilketa matxista. Zendutako emakumearen bikotekidea atxilotu zuten gertakarien unean, eta hala izango dute epaiketara bitarte.

Donibane Lohizunen (Lapurdi) hilda aurkitu zuten 33 urteko emakume bat, eta hilketa matxistaren hipotesia da nagusi. Emakumea zendu bezain pronto atxilotu zuten haren bikotekidea, eta hala izango dute epaiketara bitarte, Baionako prokuradoreak jakinarazi duenez. Apirilaren erdialdean ere atxilotu zuten gizona, emakumea eraikin batetik jausi ondoren.

Gertakariak salatzeko, protestara deitu du Zumaiako Mugimendu Feministak. Bihar, asteartea, Saregile plazan izango da elkarretaratzea, 19:30ean.