Zumaiako bi bikote eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako finalean

Kimuen kategorian, paleta modalitatean jokatuko dira Gipuzkoako Txapelketako azken partidak Aitzuri frontoian.

Eskola kiroleko Gipuzkoako txapelketako kimuen paletako finala jokatuko da larunbatean, 16:00etatik aurrera, Zumaiako Aitzuri frontoian. Lehenbizi hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partida jokatuko dute Lizardi  Igeldo eta Ilunpe 1 klubetako pilotariek. Jarraian Zumaia Kirol Elkarteko pilotariek jokatuko dute txapelketako finala.

Izan ere, herriko pilota elkarteko bi talde heldu dira txapelketako finalera, Zumaia 3 eta Zumaia 4. Zumaia 3ren aldetik, Beñat Argoitiak, Luken Osanbelak eta Aimar Rodriguezek osatu dute taldea; Zumaia 4 taldea, berriz, Oier Alkortak, Haitz Leonek eta Xabat Esteibarrek.