Aian egindako topaketan parte hartu dute Zumaiako Kirol Elkarteko pilotari gazteek

Zumaiako eta beste herrietako pilotariak, pasa den larunbatean Aian. (Gipuzkoa Pilota)

Benjamin eta kimuen mailako paleta topaketa egin zen pasa den asteburuan Aian. Zumaiako Kirol Elkarteko maila horietako pilotariak bertaratu ziren.

Zumaia, Bidania, Goiatz, Orereta eta Aia bertako pilota elkarteetako gaztetxoak izan ziren pasa den larunbatean Aian egindako benjamin eta kimuen kategoriako topaketan. Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatzen ditu urtean lauzpabost aldiz topaketa hauek, eta teknifikazio gisa ikus daitezke.