23. Korrika

Korrikan parte hartzeko kilometroak salgai

Martxoaren 20an, goizeko ordu biak/hirurak aldera pasatuko da Korrika Zumaiatik.  Eragileek dagoeneko babestu dezakete Korrika kilometroa.

Aurreko Korrika edizioetan jendetzak eta talde andanak parte hartu izan du euskararen aldeko ekimena babesten, eta ziur gaude aurten ere hala izango dela ; horregatik, lehenbailehen izen-ematera animatzen zaituztegu. Gainera, aurtengoan, Oikiako bidea hartuko duenez, bertakoek are gogotsuago helduko diotelakoan gaude.

Horretarako, egoitz-d@aek.eus e-mailera bidali honako datu hauek: izen-abizenak edo taldearen izena, NA edo NIFa, helbide elektronikoa edo telef zenbakia, kilometro osoa edo erdia babestuko duzuen zehaztu eta zein herritan nahi duzuen. Arin ibili!