Mendian korrika taldea Aizkorrira goaz

Erabiltzailearen aurpegia INDAMENDI M.B. 2024ko api. 12a, 09:00

Indamendiko Mendian korrika taldeak Arantzazutik Aizkorrira arteko irteera antolatu du.

Apirilaren 20ean, larunbatean, Arantzazuraino kotxez joan eta handik abiatuta, aukeran, bi ibilaldi hauetako bat egiteko aukera egongo da:

  1. Arantzazu - Urbia - Arantzazu (11km + 600 m)
  2. Arantzazu - Urbia - Aizkorri - Arantzazu (21 km +1200m)

Irteera hau egiteko denbora behar da. Beraz, kontuan hartu goiz osoa hartuko digula.

Goizeko 7:15ean irtengo gara bazkalordurako etxera itzultzeko asmoz.

Irteera hau antolatu ahal izateko beharrezkoa da aurrez, apirilaren 17a baino lehen, Indamendiko webgunean izena ematea.

Izena ematen duten guztiekin WhatsApp talde bat osatuko da eta bertatik emango da informazio guztia.

Zalantzak argitzeko edo bestelako informazioren bat behar izanez gero idatzi honako posta elektronikora: indamendi1@gmail.com.

Animatu eta eman izena, goiz ederra pasako dugu!

Gogoratu, Indamendik antolatzen dituen irteeretara edonor etorri daitekeela, elkarteko bazkide izan edo ez izan.