'Austerlitz' Idoia Santamariarekin

Maiatzeko saioan Idoia Santamaria itzultzailearen bisita izango dugu irakurle-taldean. W.G. Sebalden Austerlitz liburua izango dugu hizketagai, Santamariak maistraki itzuli duena. 

Jacques Austerlitzek ez daki nor den. Haurra zela ostu zioten identitatea. Narratzaileak Anbereseko tren geltokian topatu, eta, liluratuta, hamarkada luzez lagunduko du bere jatorria ezagutzeko bidean. Austerlitz gure mendeak eman duen liburu originalenetariko bat da. Ezin besarkatuzko topografia bat, memoria eta Historia elkarrekin lotu eta Europak XX. mendean jasandako itxaropen eta basakeriak ahots argiz jasotzen dituena.

  • Segidan duzue liburuari eta itzultzaileari buruzko xehetasun gehiago:
  • Danele Sarriugartek Idoia Santamariari Argian eginiko elkarrizketa.
  • Idoia Santamaria Euskadi Irratiko Arratsean saioan.
  • Nerea Azurmendik DVrako Idoia Santamariari eginiko elkarrizketa.
  • Itziar Ugartek 111Akademiarako egileari eginiko elkarrizketa.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide