2024ko Batzar Nagusia egingo du datorren astean Piztu energia kooperatibak

Datorren larunbatean, maiatzaren 11n, egingo du urteko Batzar Nagusia Piztuk.

Piztu energia kooperatibak batzar nagusia egingo du maiatzaren 11n. "Egun ona da kooperatibaren beste kideak ezagutzeko eta kooperatibaren egoeraz zein bilakaeraz eztabaidatzeko".

Egun horretan, besteak beste, 2023. urteko jarduera eta kontu ekonomikoak ezagutzeaz gain, aurtengo kudeaketa plana jarriko da mahai gainean, hala erabakitzen bada, onartzeko.

Etor zaitez, bazkide gisa zure eskubidea da, eta kooperatibak aurrera egiteko, zure ekarpenak eta iritziak ezinbestekoak dira.