ZOZKETA: Peru Nolaskoainek sinatutako kamiseta zozkatuko dugu bazkideen artean

Baleike 2018ko abe. 7a, 11:53

Baleike Klubeko beste zozketa bat egingo dugu asteburu honetan: Athleticeko jokalari Peru Nolaskoainek emandako kamiseta zozkatuko dugu Baleikeko bazkideen artean. 

Abenduko Baleike aldizkarirako elkarrizketatu dugu futbolari zumaiarra. Horrekin batera kamiseta bat sinatzea eskatu genion bazkideen artean zozkatzeko. Esan eta egin. Asteburu honetan zozkatuko dugu kamiseta hori.

Zozketan parte hartzeko formulario hau bete beharko duzue. Saridunaren izena astelehen goizean aterako dugu. Hartu parte eta zorte on!