Baleike: Hitzez Ekin Euskaraldian

Azaroaren 18tik abenduaren 2ra, Hitzez Ekin Euskaraldian galdera-erantzunen jolasa egingo du Baleikek, Zumaiako Euskaraldiko batzordearekin elkarlanean, Euskaraldiari bultzada emateko.

Parte hartzaileek hamar galdera erantzun beharko dituzte. Bi sari banatuko dira:

  • Zumaiako Euskaraldiaren saria, Euskaraldiko produktu sorta eta urtebeterako Hitzakide harpidetza, galdera guztiak zuzen erantzuten dituztenen artean zozkatzeko.
  • Urola Komunikazio Taldearen saria, Errigorako saskia, Errigorako saskia.