'Narcis@' antzezlanerako sarrerek badituzte saridunak

Juan Luis Romatet 2023ko urt. 5a, 10:00

Borobil Teatroa antzerki konpainiaren Narcis@ antzezlana ikusteko aukera izango da larunbatean, hilaren 7an, Aita Mari zinean. Saiorako sarrerak zozkatu ditu Baleikek.

Narcis@ antzezlana ikusteko aukera izango da etzi, larunbatez, Aita Mari zinema aretoan. 7 urtetik gora haurrei zuzendutako lana da hau eta 17:00etan hasiko da Zumaiako zinema aretoan.

Udaleko Kultura Sailak bi sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Saridunak Iñaki Urbieta Subinas eta Pablo Gutierrez Obelar izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain. 

Antzezlanerako sarrerak turismo bulegoan edo hemen eros daitezke aldez aurretik.