Errigorako saskiek badituzte jada jabeak

Erredakzioa 2023ko mar. 21a, 08:30

Juan Cruz Osa eta Esther Osa Errigorako saskiekin. (Juan Luis Romatet)

Errigorak emandako bi saski zozkatu ditu Baleikek pasa den astean bazkideen artean. Saridunek jada jaso dituzte opariak.

Kanpaina berriaren hasierarekin batera, Errigorak emandako bi saski zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Ohi bezala, herritar ugarik hartu du parte zozketa honetan. Behin parte hartzeko epea bukatuta, bi saridunen izenak atera ziren: Juan Cruz Osa eta Esther Osa. Biek ere atzo jaso zituzten saskiak.

Adi egon, bazkideei zuzendutako zozketa gehiago ere izango dira eta.