'Mierda de ciudad' antzezlanerako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu bazkideen artean

Erredakzioa 2023ko api. 26a, 10:15

Olatz Gorrotxategik zuzendutako antzezlana ostiralean ikusi ahal izango da Aita Marin. Bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean.

Olatz Gorrotxategiren Mierda de ciudad obra ikusteko aukera izango da etzi, ostirala, 20:00etatik aurrera, Aita Mari zinema aretoan. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Ostiral goizera bitarte izango da parte hartzeko aukera, hemen. 

Emanaldia gazteleraz izango da. Porrotari buruzko obra da: kolonoen karabanak, hasteko leku hobe baten bila. Bere lekua bilatzen duen belaunaldi bat. Punka iritsi da. Duelua. Westernaren isiltasun existentziala.

Teaser MIERDA DE CIUDAD. Olatz Gorrotxategi. from Olatz Gorrotxategi on Vimeo.