'Kanpora sartzen' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 2a, 09:00
Abenduaren 15ean izango da antzezlana Aita Marin. (Txalo produkzioak)

Kanpora sartzen antzezlana ikusteko aukera izango da abenduaren 15ean Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak emandako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean.

Aitziber Garmendiak zuzendutako Kanpora sartzen antzezlana eskainiko du Txalo Produkzioak etxeak abenduaren 15ean, Aita Mari aretoan. Ekoiztetxearen arabera, sentimendu gordinenen eta umorearen arteko oreka bilatzen duen eta lehen pertsonan idatzitako istorioa da zapatuan eskainiko dutena. Xabin Fernandez eta Intza Alkain dira obrako bi aktoreak.

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 11 da.