Baleikek zozkatu ditu 'Kanpora sartzen' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2023ko abe. 5a, 16:00

Kanpora sartzen antzezlana izango da Zumaian abenduaren 15ean. Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean. Sarrerak dagoeneko salgai daude.

Xabin Fernandez Zubeldiak idatzi eta Aitziber Garmendia Mendizabalek zuzendutako Kanpora sartzen antzezlana ikusteko aukera izango da Zumaian abenduaren 15ean. Aita Mari aretoan izango da eta emanaldia 20:00etan hasiko da.

Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Behin zozketa eginda, saridunak hauek izan dira: Alaitz Aizpurua Uranga, Ivan Egaña Larrañaga eta Iratxe Aizpurua Aizpuru. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.

Antzezlanerako sarrerak gaur bertan jarri dira salgai turismo bulegoan eta, internet bidez, hemen. Prezioa 8 euro da, 5 euro Gazte txartelaren jabe izanda.