'Hitzez hitz' ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 9a, 09:00

Hitzez hitz ikuskizuna izango da abenduaren 16an Aita Mari zineman. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko.

Pier Paul Berzaitz musikariak sortu du Hitzez Hitz proiektua eta hainbat artista bildu ditu haren bueltan; Berzaitz berarekin batera, Errenteriako Landarbaso abesbatzako kideak, Billabonako Oinkari eta Xiberoko Trük taldeetako dantzariak, Philippe de Ezkurra akordeoi jotzailea eta Eñaut Agirre bertsolaria batuko dira oholtzan.

Ikuskizunerako hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 12 da.