Zumaienak atera duen 'Magali' ipuinaren bi ale zozkatuko ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2023ko abe. 17a, 09:00
Abenduaren 19an aterako dira zozketako saridunen izenak.

Zumaiena Ikastetxeko komunitateak sortu eta aurkeztu berri duen Magali ipuinaren bi ale zozkatuko ditu Baleike Gukak bere bazkideen artean.

Pasa den asteartean aurkeztu zuen Zumaiena Ikastetxeak Magali ipuina Alondegiko Oxford aretoan. 0 eta 6 urte bitarteko haurrei zuzendutako ipuina da Magali, eta bi ikaslek, ikasle ohi batek, bi irakaslek eta guraso batek sortu dute. Argitalpena ikastetxeko idazkaritzan dago salgai.

Zumaiena Ikastetxeak ipuinaren bi ale eman dizkio Baleike Gukari bazkideen artean zozkatzeko. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 17 da. Saridunen izenak abenduaren 19an aterako dira.