'Erik eta Win' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 2a, 09:58

Bertsoak, musika eta antzerkia uztartzen dituen Erik eta Win antzezlana izango da urtarrilaren 12an, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. 

Hainbat diziplina artistiko lantzen dira lan honetan, hala nola, bertsoa, antzerkia, poesia, musika... Unai Muñoa eta Ander Lizarralde bertsolariek euren baitako egiak eta esperientziak kontatuko dituzte, eta hain unibertsala den gai bat aztertuko dute: harremanak. Doinu berriak plazaratuko dituzte, bai eta kantu proposamen berriak ere. Hori guztia umorez zipriztinduta, eta Imanol Kamioren piano eta eskusoinuaren eta Aitor Atxegaren baxu zein gitarraren doinuek lagunduta.

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. Hemen dago zozketan parte hartzeko aukera. Saridunen izenak ostiral goizean aterako dira.