Baleikek zozkatu ditu 'Erik eta Win' antzezlanerako sarrerak

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 5a, 13:00
Urtarrilaren 12an izango da ikuskizuna Aita Marin.

Urtarrilaren 12an ikusi ahal izango da musika, bertsoak eta dantza uztartzen dituen ikuskizuna, Aita Mari aretoan.

Erik eta Win antzezlanak emango dio hasiera Udaleko Kultura Sailak antolatutako neguko antzerki programazioari. Bertsoak, musika eta antzerkia uztartzen dituen ikuskizun hau urtarrilaren 12an izango da Aita Mari aretoan, 20:00etan hasita.

Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bere bazkideen artean zozkatzeko: Behin zozketa eginda, saridunak Isaak Aranberri Agirre, Xabier Lizeaga Rica eta Arantza Ostolaza Linazasoro izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte zain.

Ikuskizunerako sarrerak aurrez eros daitezke turismo bulegoan edota Internet bidez, hemen. Egunean bertan aretoko leihatilan ere izango dira salgai. Prezioa 6,20 euro izango da; 4,35 euro gazte txartelarekin.