'Loti ederrak' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 7a, 14:00
Antzezlanaren bi emanaldi izango dira datorren igandean. (Glu glu)

Glu glu antzerki konpainiaren Loti ederrak antzezlana ikusteko aukera izango da urtarrilaren 14an, Aita Mari aretoan. Bi emanaldi izango dira, 12:30ean eta 16:30ean, eta arratsaldeko saiorako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean.

Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte sortzaileek. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabutza. 

16:30eko emanaldirako Udaleko Kultura Sailak emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleikek bere bazkideen artean. Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 18 da. Saridunen izenak urtarrilaren 9an aterako dira.