Zozkatu ditu Baleikek 'Loti ederrak' antzezlanerako sarrerak

Erredakzioa 2024ko urt. 9a, 17:00
Antzezlanaren bi emanaldi izango dira datorren igandean. (Glu glu)

Datorren igandean antzezlanaren bi emanaldi izango dira, eta 16:30eko saiorako bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek. Irabazleek Aita Mariko leihatilan bertan jaso ahal izango dituzte sarrerak. 

Loti ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Eszenatokira eramateko ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte sortzaileek. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: haur zein nerabeen sare sozialen menpekotasuna edota esklabutza. 

Udaleko Kultura Sailaren eskutik, bi sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek igandeko 16:30eko emanaldirako. Hauexek dira saridunak: Joana Fernandez eta Ainhoa Aristi. Emanaldia hasi aurretik Aita Mariko leihatilan bertan jaso ahal izango dituzte sarrerak.