Zozketa

'Txapasen kaxa magikoa' liburu-diskoa zozkatuko du Baleike Gukak

Erredakzioa 2024ko urt. 15a, 12:08

Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Josu Txapartegi Txapas zarrauztarraren abestiez osatutako Pirritx, Porrotx eta Marimototsen Txapasen kaxa magikoa liburu musikatua zozkatuko du Baleike Gukak bazkideen artean. Disko-liburu berria azaroan aurkeztu zuten Zarautzen. Bazkideek osteguneko 12:00etara arte izango dute zozketan parte hartzeko aukera.

Parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da.