'Búho' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2024ko urt. 21a, 13:00

Titzina antzerki konpainiaren Búho antzezlana ikusteko aukera izango da urtarrilaren 26an, 20:00etatik aurrera, Aita Mari aretoan. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko.

Zozketan parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 11 da. Saridunen izenak urtarrilaren 24an aterako dira.

Sinopsia

Pablok, Paleolitoko aztarnategietan espezializatutako antropologo forentseak, amnesia larria eragiten dion iktusa izan du. Bere oroimenean zehar barne-bilaketa ikusiko dugu, bere oroitzapenak ─azken batean, bere nortasuna─ berreskuratzeko.