'Olagarrua' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 8a, 17:00

Geuretik Sortuak programaren barruan ondutako Olagarrua antzezlana estreinatuko da otsailaren 16an Aita Mari aretoan.

Olagarrua antzezlana ikusteko Udaleko Kultura Sailak emandako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bere bazkideen artean. Saridunak Belen Uranga Arakistain, Aloña Otegi Zabaleta eta Asier Etxaniz Eizagirre izan dira. Sarrerak aretoko leihatilan izango dituzte salgai.

Hurrengo ostiralean, hilaren 16an aurkeztuko duten antzezlanerako sarrerak dagoeneko salgai daude Turismo Bulegoan eta sarrerakzumaia.eus webgunean, 6,20 euroan; 4,35 euroan gazte txartelarekin.