'Kutxartean' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek bazkideen artean

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 23a, 11:00
'Kutxartean' antzezlaneko irudi bat. (Teatro Paraiso Antzerkia)

Teatro Paraiso Antzerkia konpainiaren Kutxartean antzezlana izango da Zumaian martxoaren 3an. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. 

Familia osoarentzako antzerki saioa izango da martxoaren 3an, eguerdiko 12:30ean, Zumaiako Aita Mari aretoan. Teatro Paraiso Antzerkia konpainiak Kutxartean izeneko antzezlana ekarriko du aipatutako egunean herrira, eta Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. 

Zozketan parte hartu nahi dutenek hemen eman beharko dute izena, edota, bestela, 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 10 da. Saridunen izenak otsailaren 26an aterako dira.