'Kutxartean' antzezlanerako sarrerak zozkatu ditu Baleikek

Juan Luis Romatet 2024ko ots. 26a, 10:31

Paraiso Antzerkia konpainiak Kutxartean haurrentzako antzezlana ekarriko du igandean Zumaiara. Emanaldirako hiru sarrera bikoitz zozkatu ditu Baleikek bazkideen artean.

Kutxartean antzezlana aurkeztuko du Paraiso Antzerkia konpainiak datorren igandean Zumaiako Aita Mari aretoan. Eguerdiko 12:30ean izango da haurrentzako antzezlan hau ikusteko aukera. Udaleko Kultura Sailak hiru sarrera bikoitz eman dizkio Baleikeri bazkideen artean zozkatzeko. 

Saridunak Luix Zulaika Galdos, Itziar Urbieta Subinas eta Iñaki Sorazu Urbieta izan dira. Aretoko leihatilan izango dituzte sarrerak zain. 

Antzezlanerako sarrerak aurrez salgai daude Turismo Bulegoan edota sarrerakzumaia.eus webgunean, 4,10 euroan.