'Zeozertan dabil baina ez dakit zertan' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleikek

Erredakzioa 2024ko mar. 12a, 17:00

Maite Aizpurua aktore zumaiarrak parte hartzen du obran, eta ostiral honetan eskainiko dute, Aita Mari aretoan. Zozketan parte hartzeko izena ostegun eguerdira arte eman ahalko dute Baleikeko bazkideek.

Zumaiako Udaleko Kultura sailaren eskutik, Baleike.eus-ek hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean Zeozertan dabil baina ez dakit zertan antzezlana ikustera joateko. Emanaldia Aita Mari aretoan izango da, ostiral honetan, hilaren 15ean, 20:00etan.

Zozketan parte hartu nahi duenak ostegun eguerdia baino lehen egin beharko du, hemen.