Aste Santuan egingo diren elizkizunak iragarri ditu Saiatz Ibarra pastoral unitateak

Juan Luis Romatet 2024ko mar. 22a, 17:00
Resurrexitaren ondorengo prozesioa San Jose kalean zehar, iaz. (Juan Luis Romatet)

Bihartik aurrera izango dira Aste Santuarekin lotutako elizkizunak Zumaiako eta Oikiako elizatan. 

Aste Santuarekin lotutako zenbait ekitaldi antolatu ditu Zumaia eta Oikia parte diren Saiatz Ibarra pastoral unitateak. Elizkizunak eta prozesioak egingo dituzte egunotan.

Honako ekintzak egingo dira datozen egunetan. Elizkizunak elebidunak izango dira.

  • Martxoak 23, larunbata: meza Zumaiako parrokian, 19:00etan.
  • Martxoak 24, Erramu Igandea: elizkizuna Oikiako San Bartolome elizan, 9:45ean. Zumaian, 11:00etan, prozesioa komentutik parrokiara, eta meza nagusia bertan.
  • Martxoak 28, Ostegun Santua: elizkizuna 19:00etan parrokian eta geroago, 21:30ean, otoitzaldia.
  • Martxoak 29, Ostiral Santua: Gurutz bidea Foruen plazatik Arritokietara. 19:00etan, elizkizuna parrokian. Behin elizkizuna amaituta, boluntarioak egongo balira eta eguraldiak lagunduko balu, jaunaren hilobiratzea egingo dute.
  • Martxoak 30, Larunbat Santua: elizkizuna parrokian, 19:00etan.
  • Martxoak 31, Pazko Igandea: Resurrexit 10:30ean Arritokietan, eta elizkizuna parrokian 11:00etan.