Autobusak ez dira Txomin Agirre kaian sartuko bihartik apirilaren 16ra bitartean

Andrea Zipitria 2024ko mar. 27a, 12:00
Autobusa herritik igarotzen. (Juan Luis Romatet)

Santelmoetako txosnagunea jarriko dute datozen egunetan, eta, horregatik, Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua ematen duten Lurraldebuseko autobusak ez dira moilara sartuko. Hala, Patxita Etxezarretako geralekuak bakarrik izango dira martxan.

Zumaia eta Donostia arteko zerbitzua egiten duten Lurraldebus autobusak ez dute geldialdirik egingo Txomin Agirre kaiko geralekuetan, ez bidaiariak hartzeko ezta uzteko ere, bihartik apirilaren 16ra arte, biak barne. Moilan santelmoetako txosnagunea jarriko dute eta horregatik hartu du neurria ohi bezala, Zumaiako Udalak. 

Bestalde, Zumaiako Udalak gogorarazi nahi du urte osoan zehar autobus pribatuek debekatuta dutela herrigunera sartzea, halako ibilgailuek trafikoan sortzen dituzten pilaketak saihesteko.