Kultur arloko dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du udalak

Andrea Zipitria 2024ko mar. 28a, 13:00

Musika, antzerkia, dantza edota kultur alorreko elkarteek eska ditzakete laguntzak, apirilaren 11era bitartean. 2024an antolatutako ekitaldiak lagunduko ditu udalak. 

Kultur alorrean lan egiten duten elkarteak eta norbanakoak diruz laguntzeko deialdia argitaratu du Zumaiako Udalak. Bi deialdi egin ditu: batetik, musika, antzerkia eta dantza alorreko elkarte eta norbanakoei zuzendutakoa; eta bestetik, kultura alorrean lan egiten duten elkarteei bideratutakoa.

2024ko ekitaldiak barnebiltzen ditu deialdiak, bai orain artean egindakoak, bai egitekoak direnak ere. Ekitaldi puntualengatik zein iraunkorrengatik emango dute laguntza. 

Apirilaren 11era bitartean eskatu daitezke laguntzak. Argibideak jasotzeko, Alondegiko 943-86 10 56 telefono zenbakira jo daiteke. Eskaera orria Herritarren Arreta Zerbitzuan (udaletxean) edo Alondegian entregatu ahal izango dute elkarteetako ordezkariek. Nahiago duenak online egin dezake eskaera, egoitza elektronikoan.

Bi deialdietako eskaera orriak eta oinarriak udal webgunean daude ikusgai.