'Madame Web' filma emango dute gaurtik astelehenera bitartean

Jabi Gonzalez Toston 2024ko mar. 29a, 10:00

Haurrentzako eskaintzarik ere izango da asteburuan; izan ere, animaziozko La aventura infinita ikusteko parada izango da igandean. 

Asteburu honetan ere bi film ikusteko aukera izango dute zinema zaleek Aita Mari zinema aretoan: Madame Web gaurtik hasi eta astelehena arte, egunero, 19:30ean, eta, La aventura infinita igandean, 17:00etan. Sarrerak lehiatilan bertan eskuratu ahal izango dituzte interesdunek, baina baita online ere sarrerakzumaia.eus webgunean.

Madame Web ikus-entzunezkoari erreparatuta, lehenik eta behin, S.J. Clarkson Erresuma Batuko zinegileak zuzendu du eta Dkota Johnson aktore estatubatuarra da protagonista. Cassandra Webb gorpuztuko du, gaitasun bereziak dituen medikua. Webbek beste hiru emakume boteretsurekin elkartuko da hainbat arriskuri aurre egiteko.

La aventura infinita, bestalde, jatorri errusiarreko haurrei zuzendutako animaziozko filma da. Koschey izeneko gerlariaren istorioa kontatuko du ikus-entzunezkoak, Mamu Zuria garaitzea izango da haren helburua.