ZOZKETA

Santelmoetako bertso saiorako sarrerak zozkatuko ditu Baleike Gukak

Erredakzioa 2024ko api. 1a, 09:00
Zumaiena aretoan egin zuten 2022ko santelmoetako bertso saioa. (bertsoa.eus)

Zumaiako Bertso Eskolak antolatu du jaiak abiatzeko, ostiral gauean, Zumaiena ikastetxeko aretoan. Bazkideek ostegun eguerdira arteko epea dute izena emateko.

Zumaiako Bertso Eskolak bertso jaialdia antolatu du aurten ere santelmoak abiatzeko. Apirilaren 5ean, ostirala, izango da, Zumaiena ikastetxeko aretoan, 22:00etan hasita, eta Baleike Gukak hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu hedabideko bazkideen artean. Bertso Eskolak berak emandakoak dira sarrerok eta bertso saiora joateko zozketan parte hartu nahi duten bazkideek lotura honetan egin dezake.

Ohi bezala, maila handiko bertsolariak bilduko ditu santelmoetako bertso jaialdiak; izan ere, honako sei hauek igoko dira Zumaienako oholtza gainera: Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Joanes Illarregi, Xabat Galletebeitia eta Sustrai Colina. Gai jartzaile lanetan, berriz, Maddalen Arzallus ariko da.