Gosari osasungarriak hartzea gomendatu dute goizean Kofradian

Juan Luis Romatet 2024ko api. 13a, 17:30
Estalapean jarri dute mahaia Koxinatu programako kideek goiz partean. (Juan Luis Romatet)

Haur eta gaztetxoei zuzendutako ekintza gauzatu dute gaur goizean Estalapean. Gosari osasungarriak eskaini dizkiete haur zein helduei Koxinatu egitasmoko kideek. 

Joxe Mendizabalen musikak alaituta, gosari osasungarriekin gozatzeko aukera izan dute etxeko txikiek, baita haien gurasoek ere. Izan ere, Koxinatu egitasmoko kideek gosarietan fruta, zerealak, jogurtak eta bestelako janari osasuntsuak kontsumitzera animatu dituzte bertaratu direnak. Horretarako, zer hobeto halako gosari bat dastatzea baino?