'La familia Benetón' filma emango da Aita Marin

Juan Luis Romatet 2024ko api. 14a, 13:00

Leo Harlemek eta El Languik antzeztutako filmaren bi saio izango dira gaur eta bat bihar.

La familia Benetón komedia espainiarra emango da gaur eta bihar Aita Mari zinema aretoan. Leo Harlem umoregilea eta El Langui ditu film honek aktore lanetan.

Gaur bi saio izango dira: 17:00etan lehena, eta 19:30ean bigarrena. Bihar, berriz, ikuslegoaren egunean, saio bat izango da, 19:30ean.