Scalextric txapelketako bigarren saioa egingo da arratsaldez

Juan Luis Romatet 2024ko api. 14a, 16:30
16:30ean hasiko da txapelketako arratsaldeko saioa. (Juan Luis Romatet)

Auto txikiekin jolasean aritu dira Oxford aretoan haurrak zein helduak. Lasterketek arratsaldean jarraituko dute. 

San Telmo jaietako XXI. Scalextric txapelketa antolatu du UCC elkarteak, Alondegiko Oxford aretoan. 11:00etan zabaldu dituzte aretoko ateak, eta lehen orduetatik gerturatu dira haurrak, baina baita helduak ere, agintea eskutan hartu eta auto txikiekin jokatzera. Jolas hau uste bezain erraza ez dela agerian utzi dute, eta behin baino gehiagotan atera dira kotxeak pistatik abiadura handiegia zutelako.

Goizeko saioa amaituta, txapelketak arratsaldean jarraituko du. 16:30ean egingo dira lehen lasterketak eta 19:00ak arte izango da hauetan parte hartzeko aukera.