Ken Zazpiren 'Ilargia' entzun da Erriberan, TikTararen galbahetik pasatuta

Juan Luis Romatet 2024ko api. 15a, 10:30

TikTara taldeko kideek kontzertua eman zuten igande arratsaldean Erribera kalean. Euskal abesti tradizionalak, baina pop rock taldeen kanta ezagunak, musika latinoaren galbahetik pasa zituen taldeak.

Dantza egiteko aukera izan zuten atzo arratsaldez herritarrek TikTara taldeak Erribera kalean eman zuen kontzertuari esker. Abesti ezagunak pasatu zituen bere galbahetik. Ken Zazpiren Ilargia da horren erakusgarri.