Aromaterapiaz eta lodifobiaz ariko dira Emakumeon Etxean aste honetan, hitzaldi banatan

Maria Maya Manterola 2024ko api. 15a, 15:00

Bihar eta etzi izango dira hizketaldiak, 18:30ean hasita. 

Aste honetan hitzordu bikoitza izango da Emakumeon Etxean. Bihar, asteartea, Itziar Etxeberria Biotxik-ek gidatuta, aromaterapiaren inguruko hizketaldia izango da: aromaterapia lagungarria da bizitza kontzienteagoak izan, toxikotasunak gutxitu eta landareen indarrez jabetzeko. Horren inguruan arituko da hizlaria, aromaterapiaren onurez eta egunerokotasuneko ongizate eta emozioak eraldatzeko duen gaitasunaz.

Etzi, asteazkenarekin, lodifobiaren inguruan hitz egingo du Daiteke aholkularitzako Edurne Pujanak. Saio honetan aztertuko dira (eta deseraikiko dira) osasunaren eta edertasunaren izenean eraikitako hainbat mito. Era berean, loditasunari dagokionez, nork bere buruarekin (eta besteekin) duen harremana landuko dute. 

Bi saioei 18:30ean emango diete hasiera, Emakumeon Etxean.