Arraun Lagunak eta San Juan, garaile trainerillen San Telmo sarietan

Juan Luis Romatet 2024ko api. 15a, 12:13

Telmo Deun arraun elkarteak antolatutako trainerilla estropadak jokatu ziren igande arratsaldean Urolaren itsasadarrean, San Telmo jaien repetizioetako azken egunean. 

Trainerilla estropadak izan ziren atso arratsaldean Zumaian, Urolaren itsasadarrean, santelmoen repetizioetako azken egunean. Emakumeen eta gizonen estropadak izan ziren: X. San Telmo saria emakumeen kasuan, eta XXXIX. San Telmo saria gizonetan. Guztira, zazpi txanda izan ziren, hiru emakumeetan eta lau gizonetan.

Emakumeetan Arraun Lagunak izan zen azkarrena. Hondarribiarekin aritu zen hirugarren txandan eta estropadan aritu ziren sei ontzietatik denbora onena egin zuen. Zumaia B bigarren izan zen eta laugarren Zumaia A.

X. San Telmo Sariko sailkapena honela geratu zen:

  1. Arraun Lagunak: 11:38,99
  2. Zumaia B: 11:52,94
  3. San Juan: 11:57,50
  4. Zumaia A: 12:04,95
  5. Hondarribia: 12:11,45
  6. Zarautz: 12:48,61

Gizonen estropadan zalaparta izan zen. Izan ere, uretako epaileek Getaria eta Donostiarra kanporatu zituzten bere aurkarien, San Juanen eta Hondarribiaren kalean sartzeagatik. Zumaiako bi ontzi lehiatu ziren eta bosgarren izan zen A ontzia eta seigarren B trainerilla.

Hau izan zen XXXIX. San Telmo sariko sailkapena:

  1. San Juan: 10:18,28
  2. Orio: 10:19,22
  3. Hondarribia: 10:20,95
  4. Zarautz: 10:29,74
  5. Zumaia A: 10:34,81
  6. Zumaia B: 10:49,28
Zozketa

Ohi bezala, estropada hauekin batera otarre handi bat zozkatu du Telmo Deun arraun elkarteak. Zenbaki saritua 10444 izan da; ordezkoa, berriz, 15220. Txartelen jabeak arraun elkarteko kideekin jar daitezke harremanetan.