'Masustondoen patioa' antzezlanerako sarrerak zozkatuko ditu Baleike Gukak

Maria Maya Manterola 2024ko api. 16a, 11:30

Kultura Sailaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleike Gukak bazkideen artean. Ostegun eguerdian emango du saridunen berri.

Vaiven antzerki konpainiaren Masustondoen patioa antzezlana izango da ostiralean Aita Mariko zine aretoan. Udaleko Kultura Sailaren eskutik, hiru sarrera bikoitz zozkatuko ditu Baleike Gukak. Bazkideek helbide honetan izango da parte hartzeko aukera, eta ostegun eguerdian jakinaraziko da saridunen berri. 

Sarrerak salgai daude dagoeneko, Turismo Bulegoan 8,30 euroan (5,80 euroan gazte txartelarekin) edo sarrerakzumaia.eus webgunean.