Motorgintzaren pasealekua

Juan Luis Romatet 2024ko api. 17a, 09:00

Berreskuratutako motorrak jarri ditu Barinaga desegite enpresak Zubiaundiaren inguruan.

Motorgintzarekin harreman zuzena izan du Zumaiako herriak historian zehar. Bere ekonomiaren oinarri garrantzitsua izan da XX. mendean, eta makina bat enpresa izan dira herriko gune desberdinetan, Ondartxon edo Axular ibiltokiaren inguruan, esaterako. 

Barinaga enpresak motorgile horiek omendu zituen duela urte batzuk, eta Urolaren erriberan kokatutako fabrikan berreskuratutako motor bat kokatu zuen Zubiaundiaren inguruan. Orain, Barinagak berritutako eta margotutako beste lau motor jarri ditu leku berean, Zubiaundia eta Balenciaga ontzioletako ate handiaren arteko tartean. Zumaiako Bealen edota Errenteriako Igurola enpresetan egindako motorrak jarri ditu, esaterako.

Zumaiako motorgintzaren inguruko ikerketa egin zuen duela urte batzuk Zumaiako Industria-ondarearen Informazio Zentroak (ZIIZ) duela urte batzuk. Hemen bisitatu daiteke bere webgunea.