Beheko Plaza jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak beste bidaia bat antolatu du bere bazkideentzako. Oraingo honetan Girona (Herrialde Katalanak) aldera joko dute, Platja d'Aro herrira hain zuzen ere. Ekainean egingo dute bidaia hau, hilaren 4tik 13ra bitartean.
Bidaian parte hartzeko interesa duten bazkideek bihartik aurrera eman ahal izango dute izena elkarteak Hogarrean duen bulegoan, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Txangoaren inguruko informazioa Hogarreko sarreran dagoen ohar taulan aurki dezakete.