Euskal Pilota Egokituko XIV. Gipuzkoako Txapelketaren bigarren jardunaldia jokatuko dute larunbatean

Julene Sorarrain 2024ko api. 18a, 15:00
Euskal Pilota Egokituko jokalariak. (Gipuzkoa Pilota)

Bikoteek bederatzi partida jokatuko dituzte Segurako Baratze pilotalekuan, 10:00etatik 14:00etara. 

Euskal Pilota Egokituko XVI. Gipuzkoako Txapelketako binako lehiaren bigarren jardunaldia jokatuko dute larunbat honetan adimen urritasuneko jokalariek. Partidak 10:00etatik 14:00 izango dira Segurako Baratze pilotalekuan. Jokalarien artean Alvaro Valor, Iñaki Divasson, Lorea Iribar, Haritz Lertxundi eta Xabier Villar zarauztarrak, Joseba Altuna oriotarra eta Leire Esnal, Luis Zulaika, Jurdan Arakistain eta Xabier Olaziregi zumaitarrak izango dira.

Guztira bederatzi partida jokatuko dituzte bikoteek: 

  1. Mikel Vega eta Asier Sanchez - Jon Alzuguren eta Alvaro Valor 
  2. Leire Esnal eta Iñaki Divasson - Lorea Iribar eta Unai Dios 
  3. Haritz Lertxundi eta Peru Errementeria  - Xabier Olaziregi eta Mikel Jurado 
  4. Iraitz Huegun eta Josu Arratibel  - Joseba Altuna eta Ibai Gomez 
  5. Haritz Lertxundi eta Peru Errementeria - Xabier Villar eta Sheila Cueto
  6. Eneko Sagarmendi eta Luis Zulaika  - Erik Dima Gatón eta Jurdan Arakistain 
  7. Mikel Vega eta Asier Sanchez - Leire Esnal eta Iñaki Divasson 
  8. Jon Alzuguren eta Alvaro Valor - Lorea Iribar eta Unai Dios 
  9. Xabier Olaziregi eta Mikel Jurado - Xabier Villar eta Sheila Cueto 

Gipuzkoako Kirol Egokituen Federazioak eta Gipuzkoako Pilota Federazioak antolatu dute txapelketa. Finalak maiatzaren 18an jokatuko dituzte Donostiako Atano III. pilotalekuan.