LAB sindikatuak 50 urte bete ditu, eta ibilbidea biltzen duen Eskuz esku. LAB zabaltzen dokumentalaren eskualdeko aurkezpena egingo dute hurrengo asteazkenean, hilak 24, Zumaiako Aita Mari antzokian. 19:00etan izango da hitzordua.
Dokumentala hilaren 8an estreinatu zuten Bilboko Euskaldunan, eta harrezkeroztik beste 32 lekutan ere bota dute. Zuhaitzaren metaforaz baliatuta, sindikatuaren sorrera, garapena eta zabalpena landu ditu dokumentalak, eta hainbat eta hainbat testigantza bildu dituzte bertan.
Autobusak Iruñera
50. urteurreneko dokumentalarekin batera, Maiatzaren Lehenengoak ere "protagonismoa" izango du LABentzat. Egun osoko egitaraua prestatu du sindikatuak Iruñean, eta horretarako autobusak jarriko dituzte eskualdeko herrietatik joateko, tartean Zumaiatik.
Kabi pareko geltokian jarri dute hitzordua, 9:00etan, eta 19:00etan aurreikusi dute itzulera. Prezioa 10 eurokoa izango da, eta hurrengo lekutan eman ahalko dute izena interesa dutenek: Azpeitiko eta Zarauzko LABen egoitzetan, Zarauzko Arrano tabernan, Zumaiako Inpernupe tabernan, Orioko Kolon Txikin, Azkoitiko Zurt tabernan, Azpeitiko Orkatzen eta Zestoako Portalen.