Bi markagailu berri izango ditu aurrerantzean kiroldegiko pistak. Pulpo eskubaloi taldearekin hala adostu ondoren, markagailu bakoitza pistaren albo banatan ezarri dute, eta zaharra mantendu dute, jokalariak kokapen berrira ohitu bitartean.
Udalak 11.000 euro erabili ditu markagailu berriak erosi eta ezartzeko. Datozen egunetan ere zenbait aldaketa egingo dituztela iragarri dute, esaterako, futbol zelaiko argiterian, itsas kiroldegian eta futbol zelaiko, Sagarbideko nahiz padel pistako sareen konponketan.