Maiatzaren 12an egingo den Herri Urratserako autobusa jarri du Inpernupe elkarteak. Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa, ohi bezala, Senperen egingo da, eta egun osorako egitaraua izango da. Aurten, gainera, eszena eta gune berriak sortu dituzte antolatzaileek.
Senperera joan-etorria egiteko autobusa jarri du Inpernupe elkarteak. Busa goizeko 9:00etan abiatuko da Patxita Etxezarreta kaleko geltokitik, Kantauri plaza parekotik, eta 19:30ean izango da bueltako zerbitzua. Izenak dagoeneko eman daitezke Inpernupe berta. Pertsonako 15 euro ordainduko dira, eta ordainketa busean bertan egingo da.