Kontzertua emango dute Musika eskolako ahots teknikako ikasleek bihar

Juan Luis Romatet 2024ko api. 28a, 13:00

Zumaienako domoan egingo da kontzertua, bihar. (Zumaiako Musika eta Dantza Eskola

Emanaldia Zumaiena ikastetxeko domoan izango da astelehenean 19:00etan.

Ikasturte amaierako entzunaldi eta kontzertuak antolatuko ditu datozen asteotan Zumaiako Musika eta Dantza Eskolako ikasleek. Bihar, astelehena, ahots teknikako ikasleen txanda izango da. Kontzertua eskainiko dute ikasle hauek Zumaiena ikastetxeko domoan, 19:00etatik aurrera.