Patinetan ibiltzeko ikastaroa emango da maiatzean Emakumeon Etxean

Juan Luis Romatet 2024ko api. 28a, 15:00

Lau saioz osatuko da tailerra eta Ana Egaña Arrutik emango du. Interesdunek aurrez izena eman beharko dute.

Patinetan ibiltzeko ikastaroa antolatu du Zumaiako Emakumeon Etxeak maiatzerako. Ana Egaña Arrutik emango du eta lau saioz osatuko da. Saioak asteazken arratsaldetan izango dira, 17:30etik 18:30era.

Ikastaro hau patinetan ibiltzen ikasi edo beren teknika hobetu nahi duten emakumeentzat antolatu dute, "berrientzat zein patinetan moldatzen direnentzat". Antolatzaileen esanetan, helburua bide gorrietan lasai eta gozatzen ibiltzeko moduan ikastea da, "segurtasuna lortu, beldurrak uxatu eta gurpil gainean elkarrekin momentu eder bat pasatzeko". Ikastaroan parte hartu nahi dutenek patinak, kaskoa eta babesteko materiala eraman beharko dute. "Halakorik ez badaukazu, baina interesa baduzu, eman izena lasai eta saiatuko gara materiala lortzen".

Interesdunek aurrez izena eman beharko dute Zumaiako Emakumeon Etxean bertan, telefonoz 633 43 27 62 telefono zenbakira deituta, edo posta elektronikoko info@zumaiakoemakumeonetxea.eus helbidera idatzita.