Munduko dantzak ezagutu eta haiekin gorputza mugitzeko aukera izango da bihar Zumaian, Astindu dantza elkarteak antolatutako tailerrari esker. Eguraldiak laguntzen badu, behintzat, Saregileen plazan egingo dute jarduera, goizez, 11:00etatik 13:00etara bitartean. Irakaslea Aitor Aizpurua zumaiarra izango da.
Zumaiako dantza elkarteak hilero antolatzen dituen dantza tailer hauetan edozeinek har dezake parte, Astinduko kidea izan edo ez; doakoak dira eta adin eta maila guztientzako irekiak.